XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udalak ogi ta zaragi, bear dan beste eraman-arazten du, ta gutxi edo gei Segurar guziak zerbait an artzen dute.

B) Seguran bertan oraintsurarte beste erri-yai polit au ospatzen izan da.

Maiatz-Pasko bigarrenez, goizaldeko bi orduetan igaroten zan bertako kalampecirc;tan barruna Idiazabaltar talde bat, andik Aizkorriko ermitara San Adrianenera, meza entzutera yoateko.

Ermita-inguruan bazkaldu ta gero Seguran barruna beren uriratu bear zutenean, arratsaldeko ordu biak-Aldean Segurako alkatea bidera irtetzen zitzaien axeriai (Axeri da, Seguran beintzat, Idiazabaltarren gaitzizena).

Eskuetan zeraman agintari-zarta Idiazabalko alkateari ematen zion eta arratsalde artan aurreskua dantzatu nai zutenak axerien nagusiari baimena eskatu bear izaten zitzaion.

15. Bilbon ere yan-eden auek ango arotarren artean egiten ziran, amabost ta amaseigarren mendampecirc;tan beintzat; eta beretan diru asko ta zilegi etzan bezala eralkiten omen-zan.

Bertendoaga zeritzaion batek, oitura txar auek kentzeko, gora yo ta Bizkaiko yaunak liburu onen XVIgarren txatalean, seigarren txatalkian ageri dan erabaki gogorra eman zuen.

16. ¿Oitura au noizkoa oteda gure artean?.